Aurtengo udazkenean bigarrenez, Udaberri Dantzari Taldeak helduentzako dantza ikastaroak antolatuko ditu. Ikastaro honen helburu nagusia plazetan dantza egin ahal izateko fandango eta arin- arina ikastea da, baina joan den urtean bezala, baliteke ikasleek beste hainbat dantza ere ezagutzea, esan bezala, plaza nahiz erromerietan dantza egiteko.
40 ikasle inguru aritu ziren lehengo ikasturtean Usabago Kiroldegian fandango eta arin- arina ikasten, eta euskal dantzaren zabalkuntza honekin jarraitze aldera, aurtengoan Udaberrik bi talde egingo ditu: asteartetan joan den urtekoek jarraituko dute gauza berriak ikasten, eta ostegunetan, berriz, ikasle berriak hasiko dira.
Ikastaro hauetako izen- emate orriak Musika Eskolan, Usabal Kiroldegian, Kultur Etxean, Aranburu Liburutegian eta hainbat komertziotan egongo dira eskuragarri. Izen –emate orria entregatzeko eguna urriaren 9a izango da, arratsaldeko 18:00tik 20:00ra Udaberri Dantzari Taldearen lokalean (Sakramentinoen azpian) edo hemen bertan.
|